Parte-hartzea: LunaKREAko zein ikuskizunetara joango zara?

2010 abuztua 31
Hirugarren urtez jarraian, iraileko bigarren ostiralean ilargia jarriko da Gasteiz gainean. LunaKREA da, gazte sortzaileen plataforma. Aurten, hiri berean eta zortzi ordu baino gehixeagoko tartean, diziplina ugaritako 250 artista bilduko dira beren proiekturik berrienak herritarrei erakusteko.
Eta zu, non izango zara?