KREA Espresio Garaikidea

Ekintzak

Ekintzak sindikatzeko banerra

KREA aldizkarietan harpidetzea Ekintzen RSS sindikazioa

Área de Contenidos

Ikus-entzunezkoak | 'Ori', Miguel Ángel Jiménez. Emanaldia eta ondoren filmearen partaideekin topaketa.

Aurkezpena

2010 martxoa 17-tik 2010 martxoa 17-ra

KREA Adierazpen Garaikideak asteazkenean, hilaren 17an, ‘Ori’ Arabako ekoizpena eskainiko du. 20:00etan izango da Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoan, eta sarrera doan izango da.

‘Ori’ proiektua, Kinoskopik Arabako produkzio-etxeak ekoitzitakoa, Miguel Angel Jiménez zuzendariaren fikziozko lehen film luzea da. Gorka Gómez eta Imanol Gómez de Segura arabarrek, Miguel Ángel Jiménez zuzendariarekin eta Luis Moya gidoilariarekin batera, grabazio bitxi baten gorabeherak kontatuko dizkiete bertaratutakoei; izan ere, taldeak gidoia bi egunetan idatzi zuen, eta grabazioak ez zuen 3 aste besterik iraun.

Filma 2009ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako aukeratu zuten Zabaltegi-Zuzendari berriak sailean, eta horrez gain, Tbilisi International Film Festivalerako ere bai. Gainera, Frantzian, Italian eta Marokon izen handia duten jaialdietan emango dute 2010ean.

Georgian eta Errusian komunikabideen aztoramen handia izan du filmak; izan ere, Nino gazte georgiarraren istorioa kontatzen du; neska bizitzan aurrera egiten saiatzen da. Kaukasoko mendietan, urrun, Beqa bakartiak Tazo ilobaren bisita jaso du. Tazo Errusiarren bonbardaketetatik babestera joan da. Gerraren oihartzunak oraindik ere entzun daitezkeen bitartean, bi bizitza horiek gurutzatu egingo dira isiltasunez eta zigarroz betetako istorio gazi-gozo honetan.

‘Ori' lanaren emanaldia joan den otsailaren 27rako aurrez ikusita zegoen, baina bertan behera utzi behar izan zuten ziklogenesi leherkorraren ondorioz. Filma Zinemastea v.2-ren amaierako zatia zen. Zinemastea sei eguneko topaketa da, eta horren helburua ikus-entzunezkoak, oro har, ulertzeko modu berrien gaineko gogoeta egitea eta partekatzea da.

Ori
Hasiera joan

Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008