Parte-hartzea: Zein da harritu zaituen azken pelikula edo laburmetraia? Zergatik?
Hauek dira Zinemastea v.2-ko sariak: Anartz Zuazua-ren 'Él nunca lo haría' - Film labur onenari Zinemastea v.2 Epaimahai Gazte Saria -, Borja Cobeaga-ren 'Pagafantas' filmeagatik - Film luze onenari Zinemastea v.2 Epaimahai Gazte Saria - eta Maite Ruiz de Austri, Gutako bat saria jaso duena. Zorionak! Eskerrik asko Zinemastea v.2-n parte hartu duzuen lagunei.
Kalitatea, originaltasuna eta sormena oinarri izango dituen ikus-entzunezko proposamena egitea babesteko helburuarekin, Zinemastea v.2 jaialdiak 12.000 euro arteko laguntza-deialdia egin du ikus-entzunezko lan bat gauzatzeko.